Fisikako 80 animazio baino gehiago Flashen
(Kanadako Toronto Unibertsitateko David Harrison irakaslearen webgunearen itzulpen baimendua.

Ingelesezko jatorrizko fitxategiak hemen. Katalanezko bertsioa hemen. Euskarazko bertsioa hemen.)

(Katalanezko eta gaztelaniazko bertsioak Yuri Milachay-Vicente-k eta Albert Gras-Martí-k itzuliak dira. Euskarazko bertsioa Xabier Larretxeak egin du.
Itzulpenei iruzkinak egiteko helbide elektroniko honetara idatzi xlarretxea@axular.ikastola.net).

Fisikako edukiak azaltzeko Flash animazioen erabilera zabaltzen ari da. Webgune honek gai orokor batzuk jorratzeko interesgarriak izan daitezkeen animazioak eskura uzten dizkizu. Animazio bakoitza nabigatzailearen leiho berri batean agertuko da. Animazioak ikusteko behar den Flash erreproduzitzailea, doan, http://www.macromedia.com/  helbidean lor daiteke.

Animazioak hurrengo gaietan sailkatu dira:

·         Kaos

·         Elektrizitatea eta Magnetismoa

·         Mekanika Klasikoa

·         Mekanika Kuantikoa

·         Askotarikoak

·         Nuklearra

·         Uhinak

·         Soinu Uhinak

·         Optika

·         Osziloskopioa

·         Erlatibitatea

·         Kalibre mikrometrikoa

·         Bektoreak

Horrez gain, animazioak sortzeko Flash nola erabili azaltzen duen aurkezpen labur bat prestatu dut. Pantaila ugarien kopiak eta Flash animazioak txertatuta ditut. Hori dela eta bere tamaina 173 Kb-ekoa da. Lortzeko hemen klikatu (nabigatzailean leiho berri bat irekiko da). (Flashekin lana nola egiten den ikasi nahi baduzu tic@'t-en ikastaro bat eskeintzen dugu).

Zerrendan 80 animazio baino gehiago daude. Batzuk sinpleak dira, beste batzuk konplexuak. Berriak direnak    irudiarekin nabarmentzen dira.

Kasu batzuetan “Ikasketa Unitate” bezala eskeintzen dira animazioak. Animazioarekin batera sarrera labur bat eta interaktibitatea ahalbideratzen duen test bat agertzen dira. Lan hori Elena Latorre Playán-ek eta Yuri Milachay Vicente-k egina da.

Gaia

Izenburua

Deskribapena/Iruzkina

Kaos

Mapa Logistikoa

Mapa logistikoak kaosa gertatu aurretik populazio mailan gertatzen diren bidebanatzeak azaltzen ditu.

Kaos

Lorenz Erakartzailea

Lorenz erakartzailea behatuko dugu egoera kaotikoan. Erakartzailea bira daiteke.

Kaos

3 Gorputz Grabitazionalen Interakzioa

Finko dauden 2 eguzki eta planeta 1. Hasierako baldintzak kontrolagarriak dira. Beste 4 planeta independente gehi daitezke. Kalkulu gaitasun egokia duen ordenagailua behar da.

Mekanika
Klasikoa

Desplazamendua eta Distantzia

Distantzia eta desplazamenduaren arteko desberdintasuna agertzen duen animazio sinplea.

Mekanika
Klasikoa

Azelerazio Uniformea

Azelerazio uniformea duen dimentsio bakarreko gorputz baten zinematika. Abiadura-denbora eta posizio-denbora grafikoen arteko desberdintasuna azaltzen da. Abiadura eta azelerazio grafikoen integrazioa ere erakusten da.

Mekanika
Klasikoa

Higidura Animazioa

Hasierako abiadura zero ez duen auto batek alda daitekeen azelerazio uniformea du.

Mekanika
Klasikoa

2 Bolen Erorketa Askea Lurreko Gainazaletik Hurbil

Grabitatearen eraginez Lurreko gainazaletik gertu dauden 2 bolen erorketa askea aztertzen da. Bietako baten abiadura horizontala alda daiteke.

Mekanika
Klasikoa

Erlatibitate Galilearra

Erlatibitate Galilearraren ilustrazioa. Adibide gisa, belauntzi bateko mastatik erortzen uzten den pilota bat erabiltzen da.

Mekanika
Klasikoa

Proiektilen Ibilbidea

Airearen marruskadura arbuiagarria den leku batean proiektil batekin tiro egiten da. Hasierako altuera eta angelua alda daitezke.

Mekanika
Klasikoa

Proiektilen Higiduraren Zinematika

Proiektilen higiduraren zinematikaren azterketa.

Mekanika
Klasikoa

Ehiztaria eta Tximinoa

Ikasgela klasikoaren erakustaldia. Beti hobe izaten da, ahal bada, erakustaldi erreala. Gero ikasleek animazioa hau errepaso ariketa bezala erabil dezakete.

Mekanika
Klasikoa

Bolen Lasterketa

Bi bola ia marruskadurarik gabeko bi errailetik errodatzen ari dira Lurreko gainazaletik gertu. Helmugara lehena nor iritsiko den aurresan behar da. Ariketa hau zaila suertatzen zaie fisikako ikasle hasi berri askori.

Mekanika
Klasikoa

Eskiatzaileen Lasterketa

“Bolen Lasterketa” animazioak disonantzia kognitiboa eta errefusa sortzen ditu hasi berri diren ikasleengan. Horietako batzuei animazio honek egiten duena, bolen ordez eskiatzaileak erabiltzea, egoera argitzen laguntzen die. Baina ikasleekin lehenengo aldiz “Bolen Lasterketa” animazioa erabiltzen saiatu behar da.

Mekanika
Klasikoa

Talkak Errail Neumatikoan

Errail neumatiko batean talka elastikoen eta inelastikoen azalpena. Talka jasotzen duen orgaren masa alda daiteke.

Mekanika
Klasikoa

Newtonen Sehaska

Newtonen sehaskaren animazio txikia. Newtonen Bolak izenarekin ere ezagutzen dira.

Mekanika
Klasikoa

   Hooke Legea

Hooke legea ilustratzen duen animazio sinplea.

Mekanika
Klasikoa

 Higidura Zirkularrerako Koordenatu Sistema

Higidura zirkularra deskribatzeko ezohiko koordenatu sistema.

Mekanika
Klasikoa

  Higidura Bertikal Zirkularra

Higidura zirkularra duen masa bat plano bertikal batean higitzen ari da. Pisua eta hariaren tentsioak eragindako indarra erakusten dira.

Mekanika
Klasikoa

   Penduluko Indarrak

Pisua, tentsioagatik jasandako indarra eta penduluko bolan eragiten duen indar erresultantea erakusten dira.
Aurreko animazioa “Ikasketa Unitate” bezala. Animazioarekin batera sarrera labur bat eta interaktibitatea ahalbideratzen duen test bat agertzen dira.

Mekanika
Klasikoa

Biratzen ari den Disko bateko Puntua

Errodatzen ari den disko bateko puntu batek egiten duen ibilbidea azaltzen duen animazio sinplea.

Mekanika
Klasikoa

Torlojoaren erregela
(eskubiko eskuaren erregela)

Abiadura angeluarra bektorearen norantza eskubiko eskuaren torlojo erregelaren arabera. Animazio hau Bektoreak atalean agertzen da berriro ere.

Mekanika
Klasikoa

  Abiadura Angeluarra Bektorearen Norabidea

Abiadura angeluarra bektorearen norabidea agertzen duen animazio sinplea.

Mekanika
Klasikoa

Curling (Higidura Kiribildua)

Gainazaletan labaintzen diren toruak eta “curling” harriak higidura kiribildua egiten.

Mekanika
Klasikoa

Prezesioa Biraka ari den Ziba batean

Biratzen eta prezesio mugimendua egiten ari den ziba baten animazio sinplea.

Mekanika
Klasikoa

Higidura Harmoniko Sinplea (I)

Higidura zirkular uniformearen osagai batek higidura harmoniko sinplea duela azaltzen da.

Mekanika
Klasikoa

Higidura Harmoniko Sinplea (II)

Higidura harmoniko sinplea duen sistema bat oszilatzen duen zilindro huts batekin aldaratzen da.

Mekanika
Klasikoa

Indargetutako Higidura Harmoniko Sinplea

Indargetze faktorea botoi baten bidez kontrola daiteke. Indargetze faktore maximoa 100 da eta indargetze kritikoari dagokio.

Mekanika
Klasikoa

Gidatutako Higidura Harmoniko Sinplea

Indar harmoniko batek gidatutako oszilatzaile harmonikoa. Oszilatzailearen maiztasuna eta indargetze faktorea kontrola daitezke.

Mekanika
Klasikoa

Akoplatutako Oszilatzaile Harmonikoak

Bi pendulu sinple malguki baten bidez lotuak. Pendulu baten masa alda daiteke. Biribilketa erroreetan kontuan izan pantailaren erresoluzio 1 pixelekoa dela. Segunduko 12 pantailako erritmo batean animazioa zuzena da, ez da hurbilketa.

Elektrizitatea eta
Magnetismoa

Korronte Zuzena duen Zirkuitu eta Ur Korronte baten Aldaraketa

Korronte zuzena duen zirkuitu sinple batek voltaia iturria eta pizten den bonbila ditu. Alboan urez mugitutako turbina duen sistema hidraulikoa erakusten da. Bi sistemak antzekoak direla erakusten da.

Elektrizitatea eta
Magnetismoa

Eremu Lerroak

Karga puntual baten eremu elektrikoaren eremu lerroak.

Elektrizitatea eta
Magnetismoa

Txirrin Sinplea

Txirrin sinplearen azalpena. Bateria batez, altzairuzko zilindro batez, alanbre mehe batez eta metalezko banda malgu batez osatutako txirrina.

Elektrizitatea eta
Magnetismoa

Oszilatzen ari den Karga baten Eremu Elektrikoa

Karga batek higidura harmoniko sinplearekin oszilatzen du. Animazioak kargaren inguruko eremu elektrikoaren lerroak azaltzen ditu. Kalkulu gaitasun egokia duen ordenagailua behar da.

Elektrizitatea eta
Magnetismoa

Oszilatzen ari den Karga Elektriko baten Eremu Elektrikoa eta Magnetikoa

3 dimentsiotan oszilatzen duen karga elektriko batek sortutako eremu elektriko eta eremu magnetiko “urrunak” azaltzen dituen animazioa.

Elektrizitatea eta
Magnetismoa

Polarizazio Zirkularra

Linealki polarizatuta dagoen uhin elektromagnetiko batetik abiatuta uhin-laurden xafla batek sortutako polarizazio zirkularra.

Elektrizitatea eta
Magnetismoa

Eremu Elektromagnetiko Ez Homogeneo batean Biratzen ari diren Kargak (1)

Biratzen ari den eta karga duen objektu batek eremu magnetiko ez homogeneoa zeharkatzen du. Animazio hori ere Stern-Gerlach esperimentua eztabaidatzeko erabiltzen da.

Elektrizitatea eta
Magnetismoa

Eremu Elektromagnetiko Ez Homogeneo batean Biratzen ari diren Kargak (2)

Biratzen ari den eta karga duen objektu batek 3 iman zeharkatzen ditu: bakoitzak eremu magnetiko ez homogeneoa eratzen du. Animazio hori ere Stern-Gerlach esperimentua eztabaidatzeko erabiltzen da.

Kalibre
mikrometrikoa

Kalibre
Mikrometrikoarekin Neurketak

Arkatz baten lodiera neurtzeko kalibre mikrometriko baten erabilpena azaltzen duen animazio sinplea.

Kalibre
mikrometrikoa

Kalibre
Mikrometrikoarekin Neurketa Ariketak

Kalibre mikrometrikoaren posizioa kontrola daiteke eta botoia sakatzerakoan neurketaren balioa agertzen da.

Askotarikoak

Pistoi Sinplea eta Boyle Legea

Gas lagina konprimatzen duen pistoia azaltzen duen animazio sinplea. Gasaren bolumena gutxitzen doan heinean, dentsitatea, eta ondorioz presioa, handitzen dira.

Askotarikoak

Sinu Funtzioaren Deribatua

Sinu funtzioaren deribatua kosinu funtzioa dela azaltzen duen animazioa.

Askotarikoak

Zirkuluaren Area Limite Modura

Zirkulu baten area barne triangeluen area guztien batukariaren limitea dela erakusten da. 

Askotarikoak

Integrazioa

Integralen esanahia azaltzen da. Adibide praktiko bat gehitzen da.

Nuklearra

Dispertsioa (Scattering)

Itu desberdinekin bolatxoak sakabanatuz dispertsio nuklearreko (scattering) esperimentuak simulatzen dira. Simulazioa Torontoko Unibertsitateko Fisika Orokorreko  Laborategiko esperimentu batean oinarriturik dago.

Nuklearra

Desintegrazio Nuklearra

Fikziozko elementu baten, “Balonioaren”, 500 atomoen desintegrazioa. Desintegrazioak modu zehatzean simulatzeko Monte Carlo prozedura erabili da.

Nuklearra

Bikotearen Sorketa

Elektroi-positroi bikotearen sorketa eta deuseztatzeari buruz animazio sinplea.

Nuklearra

X-izpien Interakzioa Materiarekin

X-izpiek materiarekin interaktuatzeko dituzten 3 modu nagusiak azaltzen dira.

Optika

Ispiluaren Errotazioa eta Isladatutako Izpiaren Angelua

Ispilu bat angelu batekin errotatzerakoan, isladatutako argi izpia angelu horren balio bikoitzarekin islatzen da.

Optika

Isladapena eta Errefrakzioa

Islapena eta errefrakzio fenomenoak azaltzen dira, baita barne islapen osoa.

Optika

Objektu Irudi Erlazioak

Lente mehe bat zeharkatzen duten izpiak eta objektuaren irudi errealaren formazioa erakusten dira.

Optika

Barra Optiko baten Erabilpena

Barra optiko baten simulazioa. Argi-iturria, objektua, lente mehe bat eta irudia azaltzen dira. Irudia erakusten duen pantaila mugi daiteke.

Osziloskopioa

Denbora Tarteen Kontrola (1)

Osziloskopioaren pantailan denbora tartean eginiko aldaketak duen eragina azaltzen duen animazioa. Ez dago voltaiarik.

Osziloskopioa

Denbora Tarteen Kontrola (2)

Denborarekin aldatzen den voltaia dagoenean, osziloskopioaren pantailan denbora tartean eginiko aldaketak duen eragina azaltzen duen animazioa.

Osziloskopioa

Denbora Tarteen Kontrola (3)

Denborarekin aldatzen den voltaia dagoenean, osziloskopioaren pantailan denbora tartean eginiko aldaketak duen eragina azaltzen duen animazioa. Voltaiaren maiztasuna altua da.

Osziloskopioa

Voltaia Tartea

Voltaiaren tartea aldatzeak pantailan duen eragina azaltzen da.

Osziloskopioa

Etengailuaren Maila Aldaketak (Trigger)

Etengailuaren maila aldatzeak pantailan duen eragina azaltzen da.

Mekanika
Kuantikoa

Bohr Eredua

Hidrogeno atomo bateko elektroien fotoi bidezko kitzikapena eta fotoi emisioa, Borh ereduaren arabera.

Mekanika
Kuantikoa

Osagarritasuna

Hidrogeno atomo bat azaltzen da, protoi baten inguruan orbitatzen duen elektroi batez osatuta. Ikuspegi batetik, elektroia partikula da eta bestetik probabilitate distribuzioa. Errealitatean ez da bata ez bestea, bien konposizioa baizik.

Mekanika
Kuantikoa

Zirrikitu Bikoitzaren Esperimentua (1)

Feymanen Zirrikutu Bikoitzaren esperimentu famatua. Elektroiak banan-banan jaurtikitzen dira eta pantailan kokapen zehatz batzuetan metatzen joaten direla azaltzen da.

Mekanika
Kuantikoa

Zirrikitu Bikoitzaren Esperimentua (2)

Osagarritasuna azaltzeko zirrikitu bikoitzaren esperimentua erabiltzen dugu. Elektroi jaurtikigailutik pantailara elektroiek egiten duten ibilbidea aztertzen da, elektroiak partikula eta uhin gisa hartuta.

Erlatibitatea

 Michelson-Morley Esperimentua

Bi igerilarien analogia erabiliz, Michelson-Morley esperimentuaren azalpena.

Erlatibitatea

Denbora Atzerapena

Erlatibitatearen Teoria Berezian behatzaile guztientzat argiaren abiadura berdina izatearen ondorio zuzena denbora atzerapena fenomenoa dela erakusten da.

Erlatibitatea

Luzeraren Uzkurduraren Ondorioa

Denbora atzerapena fenomenoaren ondorio zuzena luzeraren uzkurdura erlatibista dela erakusten da.

Erlatibitatea

Luzera Uzkurdura Ikustezina da

Animazio batzuen bidez luzeraren uzkurdura erlatibista ikustezina dela azaltzen da.

Erlatibitatea

Aldiberekotasunaren erlatibitatearen dedukzioa

Luzeraren uzkurduraren ondorio zuzena bi gertaeren aldiberekotasuna erlatiboa dela azaltzen da.

Erlatibitatea

Bikien Paradoxa

Paradoxa “klasiko” honetara hurbilketa modu desberdinetan egin daiteke. Hemen Doppler efektu erlatibista azaltzeko erabiltzen da.

Erlatibitatea

Foucault-en Pendulua eta Mach Legea

Foucault-en penduluaren animazioarekin hasi zena, Mach legea azaltzeko garatu da.

Soinu Uhinak

Interferentziak

Ia maiztasun berdinak dituzten 2 oszilatzailek sortzen duten interferentzia azaltzen da.

Soinu Uhinak

Doppler Efektua

Soinu uhinetan gertatzen den Doppler efektuaren azalpena.

Soinu Uhinak

Diapasona

Soinu uhinak sortzen dituen diapason baten animazio sinplea.

Soinu Uhinak

Presio uhinak eta uhin desplazamendua

Animazioak bibratzen ari diren aire molekulak erakusten ditu. Molekula bakoitzak albokoa eskubira nola “bultzatzen” duen ere erakusten du. Uhin desplazamendua maximoan dagoenean molekulen dentsitatea, eta beraz  presio uhina, maximoan dagoela ere, eta alderantzizkoa, azaltzeko balio du animazioak.

Soinu Uhinak

Tenperamentua

Soinuaren fisika eta sikofisikara hurbiltzen gaituen animazioa. Noten arteko erlazioan, tenperamentuan, sakontzen du. Ordenagailuan soinua beharrezkoa da.

Bektoreak

2 Bektoreren Batuketa

Bi bektoreren arteko batuketa grafikoki azaltzen duen animazio sinplea. Batuketa bektoriala konmutatiboa dela ere agertzen da.

Bektoreak

3 Bektoreren Batuketa

Bi bektoreren arteko batuketa grafikoki azaltzen duen animazio sinplea. Batuketa bektoriala asoziatiboa dela ere agertzen da.

Bektoreak

2 Bektoreren Kenketa

Bi bektoreren arteko kenketa grafikoki azaltzen duen animazio sinplea. Lehenengoari bigarren bektore negatiboa batutzea eta kenketa gauza bera direla azaltzen da.

Bektoreak

Osagaien Batuketa

Bi bektore numerikoki batzeko beraien osagai kartesiarrak batzea nahikoa dela azaltzen duen animazio sinplea.

Bektoreak

Bektore Unitarioak

Batuketa bektoriala eta bektore unitarioei buruz animazio sinplea.

Bektoreak

Biderkaketa Eskalarra

Bi bektoreren arteko biderkaketa eskalarraren eta sortzen duten angeluaren arteko erlazioa erakusten duen animazio sinplea.

Bektoreak

Eskubiko Eskuaren edo Torlojoaren erregela

Abiadura angeluarra bektorearen norantza eskubiko eskuaren erregela edo torlojoaren erregela erabiliz. Animazio hau Mekanika Klasikoa atalean agertzen da berriro ere.

Bektoreak

Biderkaketa Bektoriala

Bi bektoreren arteko biderkaketa bektorialaren emaitzak duen norabidea azaltzen da. Emaitzaren balioa zuzena da, bainan ez da aztertzen.

Uhinak

Uhin Bidaiaria

Eskubitik ezkerrera edo ezkerretik eskubira hedatzen den uhin baten denbora aldagaiaren ikurra azaltzen da.

Uhinak

Isladapena Langa Batean

Langa batean uhin bat fase aldaketarekin islatu egiten da. Hori uhin transbersalaren erantzuna da, edo luzerazko uhin baten desplazamenduaren itxura.

Uhinak

Isladapena Bi Langetan

Uhin bat bi langetan islatzen da hurrenez hurren, eta uhin estazionarioa sortzen da.

Uhinak

Uhin Estazionarioak bi Muturretan Nodo banarekin

Bi muturretan nodo bana duten lehenengo hiru uhin estazionarioak erakusten dira. Uhinen maiztasunak uhin luzerarekiko alderantzizko proportzionaltasuna dute.

Uhinak

Uhin Estazionarioak Mutur batean Nodo batekin

Mutur batean nodo bat eta antinodo bat bestean duten lehenengo hiru uhin estazionarioak erakusten dira. Uhinen maiztasunek uhin luzerarekiko alderantzizko proportzionaltasuna dute.


Egilea, copyright, kopiak

Animazio hauek Toronto Unibertsitateko Fisika Departamenduko David M. Harrison-enak dira, harrison@physics.utoronto.ca. Animazioek Copyright dute. Copyright © 2002 - 2004 David M. Harrison .

Creative Commons License
Lan hau  Creative Commons License  lizentziapean dago.

Animazio baten kopia bat zure web zerbitzarian jarri nahi baldin baduzu, jakin animazioen fitxategi guztien izenak eta html fitxategienak berdinak direla, baina fitxategi horien estentsioa .html izan beharrean.swf da. Beraz, Nestcape edo Mozilla erabiliz  Gorde .... bezala erabili html fitxategia gordetzeko. Gero, eskuz, URL aldatu eta .html ordez .swf amaiera jarri, sakatu Enter botoia eta erabili Gorde....bezala swf fitxategia gordetzeko. Internet Explorer erabiltzen dutenek fitxategiaren izen osoa ezabatu beharko dute, horrela URL direktorioaren izenarekin amaitzen dela utziz. Ondoren, Enter botoia sakatu eta direktorio horretako fitxategi guztiak azalduko zaizkizu. Estentsioa .swf duen fitxategiaren gainean eskubiko botoiarekin sakatu eta agertzen den menutik Gorde .... bezala  aukeratu.

Nire animaziorik jaitsi duzula jakin nahi nuke. Hori dela eta, eskertuko nizule posta elektroniko bat helbide honetara idatziko bazenit harrison@physics.utoronto.ca. (Gazteleraz idazten baduzu, beste helbide honetara ere kopia bat bidali: agm@ua.es).

Animazio aurkibidea hau aldatu den azken data:  10-XI-2005, 13:15:29 (UTC).

(Xabier Larretxeak itzulia. Itzulpenari  iruzkinak egiteko helbide elktroniko honetara idatzi xlarretxea@axular.ikastola.net).